GoSteam talentua bultzatzeko helburuarekin hazi da GoProject barruan

GoSteam gustatzen bazaizu, GoProjectekin txundituta geratuko zara.

353PROIEKTU ESKURAGARRI
73PROIEKTU INGELESEZ
+500KIKASLEESPAINIAN ETA LATINOAMERIKAN

GoSteam hazi egin da GoProjecten barruan
talentua indartzeko

GoSteam GoProject plataforman txertatu da, bere ibilbidea zabaltzeko: STEAM proiektuek beren balioa mantentzen dute, eta aukera berriekin aberastu dira, hala nola antolaketa, pertsonalizazioa, ebaluazioa, eskaeraren araberako inprimaketa eta abar.

Orain, erronka bakoitza aukera bihur daiteke ikasleen talentua aurkitu eta garatzeko:

  • NOLA PENTSATZEN DU ERRONKA BATEN AURREAN?
  • NOLA EGITEN DU LAN IKASKIDEEKIN?
  • NOLA BIHURTZEN DITU BERE IDEIAK BENETAKO SOLUZIO?
  • NOLA KONPROMETITZEN DA BERE INGURUAREKIN ETA GAINERAKOEKIN?

Talentuaren kanalak

GoProject ez da soilik proiektuen bilduma; talentua garatzeko ezinbestekoak diren hiru dimentsioak aktibatzen dituen sistema baizik.

1

DIMENTSIO PERTSONALA

Ikasleak bere burua ezagutzeko, erregulatzeko eta erabakiak hartzeko duen modua.

2

DIMENTSIO SOZIALA

Bere ingurunearekin elkarlanean nola aritzen den, nola komunikatzen den eta nola konprometitzen den.

3

PENTSAMENDUAREN DIMENTSIOA

Nola sortzen eta aztertzen duen, eta nola bihurtzen dituen ideiak benetako konponbide.

Eta talentuaren 8 kanalen bidez egiten du:

SORMENA ETA ADIERAZPENA

Ikasleek munduaren beren ikuspegia irudikatu, diseinatu eta sortu dezaten.

Ikusi proiektuak

ZIENTZIA ETA AURKIKUNTZA

Ikasleek errealitateak nola funtzionatzen duen ikertu eta ezagutu dezaten.

Ikusi proiektuak

TEKNOLOGIA ETA PROGRAMAZIOA

Ikasleek benetako erronketarako soluzio teknologikoak eraiki ditzaten.

Ikusi proiektuak

ADIMEN ARTIFIZIALA

Ikasleek AA modu kritikoan erabiltzen eta zalantzan jartzen ikas dezaten.

Ikusi proiektuak

KOMUNIKAZIO DIGITALA

Ikasleek beren ideiak ingurune digitaletan inpaktua izanez komunika ditzaten.

Ikusi proiektuak

ONGIZATEA ETA GARAPENA

Ikasleek oreka pertsonalerako eta antolaketarako ohiturak gara ditzaten.

Ikusi proiektuak

INPAKTU SOZIALA

Ikasleek beren ingurunea hobetuko duten benetako konponbideak proposa ditzaten.

Ikusi proiektuak

ADIMEN EMOZIONALA

Ikasleek enpatia garatu eta bizikidetza hobetu dezaten.

Ikusi proiektuak

GoProject abantailak

GoProjectek GoSteamen esperientzia eta proiektuak barneratzen ditu, eta antolatzeko, pertsonalizatzeko eta AAren, Ongizatearen eta Talentuaren erronkak lantzeko tresna berriekin zabaltzen ditu.

ESKAERAREN ARABERAKO
INPRIMAKETA

Bihurtu proiektu bakoitza ikasgelarako prest dagoen koaderno. GoProjecti esker, curriculum eduki integratua duten materialak eskariaren arabera inprima daitezke, ikasleek erronka zuzenean paperean landu dezaten.

ADIMEN ARTIFIZIALA PAREGABEA

GoProjecten AAk lantzen ari zaren proiektua ulertu eta aldaerak, maila anitzeko egokitzapenak eta testuinguruaren araberako hobekuntzak proposatzen dizkizu. Ez da txatbot generikoa: zure proiektuari konektatuta dagoen hezkuntza arloko laguntzailea baizik.

EBALUAZIO
INTEGRATUA

Proiektu bakoitza konpetentzien arabera ebaluatzen du, eta ikasleei etengabeko feedbacka eskaintzen die. GoProjectek erronka bakoitza curriculum ofizialarekin lotzen du, ikasgelan segurtasunez aplikatzeko, ikaskuntzaren jarraipena egiteko eta ebidentziak jasotzeko.

Ohiko galderak

GOSTEAMEN GENUENA GALDUKO AL DUGU?

Inola ere ez. Orain arteko proiektu guztiak bere horretan mantenduko dituzu, eta ezagutzen dituzun kanalak zabaltzen jarraituko dugu, proposamen berriekin. Eta aurten, berritasun nagusi gisa: Microbit iritsiko da!

IRAKASLEARENTZAKO LAN GEHIAGO EKARRIKO AL DU HORREK?

Inola ere EZ. GoProject sinplifikatzeko sortu da. Tresna guztiak elkarren artean konektatutako proposamen bakar batean bateratu ditugu, administrazio karga handitu gabe, hezkuntza bikaintasuna lortzeko.

NIRETZAT AL DA?

Bai horixe! Plataforma ikastetxera egokitzen da, eta ez alderantziz. Proiektuen itzulpen automatikoarekin eta edozein hezkuntza ingurunetan integratu ahal izateko erabateko malgutasunarekin (ingurunea % 100 digitala, fisikoa edo hibridoa izan daiteke).

Komunitatea eta erronkak

Ezagutu erronkak, lehiaketak eta benetako esperientziak, GoProject bidez sormena, zientzia, komunikazioa, inpaktu soziala edo ekintzailetza lantzeko.

TALENTU
LEHIAKETAK

Egiaztatu zure gaitasunak proiektuen komunitaterik handienean parte hartuz.

BENETAKO
ESPERIENTZIAK

Ikusi zer iritzi duten irakasle eta ikasleek GoProjecti buruz.

PROIEKTU
NABARMENAK

Ezagutu komunitateak zurekin partekatu nahi dituen proiektuak.

Laster

ZEURE ERARA

Zeure proiektuak sortu nahi dituzu?

AA boteretsua eta Ibaizabalen eta Edelvivesen edukiak uztartuz, hutsetik proiektu paregabeak sortuko dituzu. Hori guztia, noski, minutu pare batean bakarrik. «Zeure erara» aukerarekin, GoProjectek zure denbora zaintzen du, zuk zure ikastetxearen nortasuna zaindu dezazun.

Sortzeko lizentziarekin, kontrol osoa zure esku dago, funtsezko 4 zutabe hauetan oinarrituta:

MUGARIK GABEKO SORMENA

Sortu hutsetik proiektu paregabeak, jarduera interaktibo ugarirekin eta baliabide bisual askorekin osatuta.

AGUR BUROKRAZIARI

Gozatu curriculumaren automatizazioaz: zure proiektuak automatikoki lotzen ditugu zuen autonomia erkidegoko jakintzekin, ebaluazio irizpideekin eta konpetentziekin.

AUKERATU ZURE FORMATUA

Aukeratu nahiago duzun lan egiteko modua: ingurune digital interaktibo batean aritu edo gure On Demand zerbitzua erabili, argitalpen kalitatearekin inprimatutako liburua sortzeko.

INKLUSIOA ETA ANIZTASUNA INTEGRATUTA

Sortu askotariko mailen proposamenak eta egokitzapenak, IDU printzipioetan oinarrituta, aniztasunen trataera modu natural eta errazean egiteko.